Bazirudien ez zela iritsiko, baina azkenean aurten ere iritsi da ikasturte bukaera.
Hamar hilabete atzean laga ditugu; batzuei azkar pasatu zaizkie, beste batzuei ez hainbeste. Denbora, ordea, denontzat berdin pasatzen omen da!
Azken egunean gelan egoten gara ikasturte osoan zehar egon garen bezala, baina badago zerbait egun hori aurreko guztietatik desberdintzen duena . Azken egunean tutorearekin gure gosari txiki-handiez gozatzeko aprobetxatzen dugu. Batzuek urte bete eman dute tutorearekin eta hurrengo urtean tutore berarekin jarraituko dute; beste batzuei, aldiz, bi urtez tutore berarekin egon ondoren agurtzeko ordua iritsi zaie.
Ikasle batzuek bere bertsolari dohainak erakutsiz prestatu dituzten bertsoak ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.
Utzi erantzuna