Iritsi zaigu kurtso bukaera eta honekin batera kanpaldiak, urte guztiko lanari amaiera emateko aukera ederra izanez.
LH3 eta 4.mailako ikasleak Barriara joan ginen eta bertan, eguraldi onaren eta ingurune paregabearen laguntzaz, egun zoragarriak pasa izan genituen.
Lehenengo egunean 3.mailakoak Añanako Gatzagetara joan ginen, 4.mailakoak berriz, Artium Museora. Bigarren egunean ibilalditxo polita egitera joan ginen eta beste zenbait ekintza egin ondoren azken egunean eta pena handiz bueltatu ginen.
Hurrengo urteko kanpaldirako irrikitan gaude.
Hitzak: LHko 2. zikloko irakasleak
Argazkiak: Maribel García, Juan Carlos Orodea eta Mª Cruz Pascual












Utzi erantzuna