Ikasturte honetan ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu eta laginketa Urola ibaian amaitzen diren bi erreketan egin dugu, Kukuerriko eta Atanoko erreketan hain zuzen ere. DBH2. mailako ikasleek erreka bakoitzeko uraren analisi fisiko-kimikoa egin dute (ibaiaren zabalera, sakonera, uraren abiadura, pHa, oxigenoa, nitratoak, fosfatoak, etab.), ondoren biodibertsitatea aztertu da landare eta animalia espezie desberdinak eta uretan aurkitutako larbak identifikatuz. Azkenik inguruaren erabilera (nekazaritza, abeltzaintza,etab.) eta egoera (zaborrak uretan eta ertzetan) begiratu eta idatziz jaso dira. Datu hauek guztiak, urtero egiten dugun moduan, ikastetxean jasoko diren beste batzuekin batera Legazpiko CEIDAra bidaliko ditugu.
Hitzak: Mª Axun Epelde
Argazkiak: Edurne Garate eta Ainhoa Garate











Utzi erantzuna