Ekaineko azken eguna izaten da irakasleok ikasturteari bukaera ofiziala emateko erabiltzen dugun eguna da.
“Ofiziala” esan beharko dugu, gurean ikastetxea oraindik erabat irekita egongo delako eta irekita baldin badago bertan norbait lanean ari delako da. Hor jarraituko dute hurrengo ikasturterako prestaketak, moldaketak, ikastetxean egin beharreko obrak, Haur Eskola, idazkaritza, Uztaila Jolasean,… Zerrenda luze xamarra oporrak hartu ditugula esateko!
Azken eguna klaustroarekin bukatu genuen. Bertan Koldok, Pedagogi Zuzendariak, eta Joseanek, Zuzendari Titularrak, ikasturteko azken informazioa, balorazioa eta eskerrak eman zituzten. Handik Joseba jatetxera. Bertan bildu ginen Floreagako ia lankide guztiak. Seinale ona!
Ikasturte bukaera ospatzeaz gain, ba zen zer ospatu! Alde batetik Mailuk, Javik, Jose Manuelek eta Salomek Floreagan lanean 25 urte aritzea ospatu genuen. Bizitzan behin gertatzen den gauza horietako bat! Txantxen artean egoera dagoen bezala ikusita 50 urte ospatzera ere iritsiko ote diren zalantza egin genuen.
Bestalde Joseanek Floreagan jarraituko duen arren, sei urtez aritu ondoren Zuzendaritza Titularraren kargua lagako du eta bere tokia Davidek hartuko du. Eskerrik asko, Josean, gurekin egin duzun lanagatik.
Gure artean azken bi urtez aritu den Oihaneri gure agurra eman genion. Bide berriak aurki ditzala berandu baino lehen!
Hauek omentzeko jarraian dituzuen bertsoak abestu genizkien, baita opari batzuk egin ere. Gustatu ote zitzaizkien?
Bertsoak eskuratu nahi izanez gero, HEMEN klikatu.












Utzi erantzuna