• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2012-05-03 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta egun hau aprobetxatu nahi izan genuen mailegu-sisteman urte osoan zehar parte hartu dutenen artean opari bat zozketatzeko.

Parte hartzaileek, liburuak irakurri eta laburpenak egin dituzte urtean zehar. Pisten bitartez, gutxi gorabehera imaginatu ahal izan dute zein den oparia. Liburu gehiago irakurri dituztenek, aukera gehiago izan dituzte gaurko zozketako irabazlea izateko.

Irabazlea DBH2Bko MARIA SANCHEZ izan da, kamera digital zoragarri bat irabazi du! Zorionak eman nahi dizkiogu Maria Sanchezi. Honetaz gain, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta Normalkuntzako Ikasle Batzordeari, asteartero hor egon baitira liburutegian etortzen zirenei harrera egiten.

Ea hurrengo urtean ere mailegu-sistemarekin jarraitzeko aukerarik dugun.

Liburuaren Nazioarteko Eguna izan dela aprobetxatu nahi dut guztiok euskaraz irakurtzera bultzatzeko, bertako idazleei indarra emateko eta euskal kultura bultzatzeko, gure esku baitago.

Floreagan apirilaren 23an, mundu guztian bezala, Liburu Eguna ospatu zen. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ziren.

Eguna hasi eta berehala, Egun Onetan DBHko ikasle batzuek animatu gintuzten urtean zehar Euskaraz irakurtzera.

Goizeko 11:30etan , Haur Hezkuntzakoentzat eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoentzat jaialdi bat antolatu zen. Jaialdian,  5. mailako neska-mutilek antzerkiak eta dantzak eskaini zituzten eta LHko bigarren mailakoek irakurketa batzuk egin zituzten. Ikasle gaztenek adi-adi jarraitu zituzten antzeztutako lanak (“Baserritarraren pastelak”, “Ondo eginaren ordaina”, “Aurrera eta goxoago” eta “Xoriei mintzo zen”) eta baita beste ikuskizunak ere.

Goizean zehar beste ekitaldi bat ere egon zen, kasu honetan DBHko ikasleentzat. Ikastetxeko Liburutegiko Mailegu-sisteman urte osoan zehar parte hartu dutenen artean kamera digital baten zozketa egin zen. Zortea oraingoan DBH2Bko MARIA SANCHEZ ikaslearentzat izan zen. Zorionak!

Arratsaldean Juan Luis Zabala idazle azkoitiarraren bisita izan genuen. Izandako elkarrizketa interesgarrian bere bizitza eta lanari buruzko zehaztasunak eman zizkigun. Ondoren esker oneko oroigarri bat eskaini genion Floreagako guztion izenean gure artean egoteagatik. Segidan, arratsaldeko jaialdiarekin jarraitu genuen. 5. mailakoen antzerkiez gain 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz irakurketak egin zituzten.

Jaialdiaz aparte, egunaren zehar, LHko ikasgeletan liburuen trukaketak egin ziren liburuak ekarri zituztenen artean.

Bai egun ederra!

Hitzak: Oihane Arregi eta Juan Carlos Orodea


Filed Under: DBH, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, liburu, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa