Maiatzaren 12an elkartasun eta solidaritate ekimen ederra bizi izan genuen Azkoitiko Herriko Plazan Gazteak eta Garapena taldearen eta Alai Batzaren eskutik.
Alai Batzako arduradun eta monitoreek jolas ugari prestatu zuten, Gazteak eta Garapena taldeko gazteek Bigarren Eskuko Denda bideratu zuten, eta kide helduek, berriz, Elkartasun Pintxo ekimena antolatu zurten.
Eguraldia lagun, oso giro alaia izan genuen, musika eta jolasa noiznahi. Pintxo zoragarriak jan eta trago ederrak hartzeko aukera bikaina izan genuen. Eta honekin batera, Beningo Porto Novoko Kaleko Umeen proiektuaren aldeko gure laguntza ekonomikoa eman genuen.1900 euro inguru denera.
Juan Luis Eizagirrek diseinatutako itsulapiko berria ere estreinatu genuen, baserri itxurakoa, eta bide horretatik ere laguntza handia etorri zen gure proiekturako.
Jende askok eta era askotara lagundu dute goiz eder hau aurrera atera dadin… Harakinek txorizoa eskaini dute (Bittor, Traki, Zumardi, Otzarreta, Etxeza), okinek ogia (Beheko, Landakanda), soziedade edo elkarteek ardoa (Abiola, Txuri Urdin, Plaza Berri, Iraurgi, Ardatz, Errebaleko Txokoa, Urrategi, Izki Iturri eta Antonio Sudupe…) Udalaren baimena eta baliabideak, publizitate kartelak opari (FK),… Familia askok ekarri dituzte beraiek egindako pintxo edo postreak, barran jendeari zerbitzatzen edo jostailu saltzen aritu dira besteak, monitoreak jolasak antolatzen, hainbeste jende erosketan, jolasean, hamaiketakoa egiten… jende eskuzabal asko. Guztioi mila esker!! Beninetik ere beraien eskerrona adierazi digute.
El sábado 12 de Mayo se celebró el Pincho Solidario y Tienda de Segunda Mano en la Plaza de Azkoitia, junto con los juegos de los niños y niñas de Alai Batza. Una mañana llena de dinamismo y alegría, orientada a colaborar con el proyecto de Niños de la Calle de Porto Novo (Benín). Una actividad de este tipo requiere la ayuda de mucha gente generosa: carnicerías, panaderos, sociedades que han regalado la bebida, la ayuda del Ayuntamiento y de la publicidad,… la gente que ha atendido la barra del bar, la tienda, los juegos,… quienes han preparado y regalado unos pinchos y postres de una gran calidad,… los que se han acercado a la Plaza y han ofrecido su ayuda, los componentes –jóvenes y adultos- de Gazteak eta Garapena,… Mucha gente generosa. A todos-as muchísimas gracias, mila esker!!
Alai Batzako webgunean informazio gehiago aurki dezakezu.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna