Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko ekintza bikoitza antolatu dute Azkoitiko Herriko Plazan, maiatzaren 12an, larunbatean. ELKARTASUN PINTXOA eta SOLIDARITATE DENDA. Horiekin batera Alai Batzaren JOLASAK eta tailerrak izango: umeek lortzen dituzten puntuak Beninera bidaltzeko diru bihurtuko dira.
Pintxoak edo etxean egindako postreak euro baten truke salduko dira, eta tragoak ere bai, euroan.
Solidaritate Dendan erabilitako edo bigarren eskuko gauzak salduko dira.
Jende askok lagundu ekimen honetan: Batzuek etxean egindako pintxoak edota postreak oparituz. Bestalde hainbat harakinek eta okinek doan eman digute beraien jeneroa. Gainera, soziedade edo elkarte batzuk ere edaria oparitu digute. Denentzat ESKERRIK ASKO handia!!
Jasoko den dirua Beningo Porto Novora joango da, Kaleko Umeen proiektura. Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldea, Azkoitiko udala eta Floreagak harreman estua dute proiektu horrekin, eta haiekin elkarlanean ahalegintzen dira.









Utzi erantzuna