Apirilaren 21 eta 22an jokatu da XXV. Xabier Sagarzazu Futbol Oroigarria, Azkoitiko futbol jokalari izan zen Xabierren omenez. Urtero bezala, 12 urteko edo Lehen Hezkuntzako 6. mailako zortzi talde aritu dira, lau nesken taldeak eta lau mutilenak. Sailkapena honela gelditu da, larunbateko eta igandeko partidak jokatu ondoren.
Mutiletan: 1. Iraurgi, 2. Karmelo Etxegarai, 3. Xabier Munibe eta 4. Floreaga
Nesketan: 1. Floreaga, 2. Karmelo Etxegarai, 3. Xabier Munibe eta 4. Iraurgi
Partidu guztiak Floreagan jokatu dira. Jokalariek bi egunetan bokadiloa eta edaria jaso dituzte. Igandean 12:00etan, Xabier eta Julen Sagarzazu zirenen arimen aldeko meza izan da eta finalaren ondoren sari banaketa, eta jarraian jokalarien gurasoentzat eta entrenatzaileentzat luntxa ikastetxeko jangelan.
Talde guztientzat izan dira trofeoak, kopa, dominak eta zozketatzeko kirol jantziren bat. Eskerrak eman nahi dizkiegu futbol lehiaketa hau antolatzen duen Floreagako Guraso elkarte eta batzordeari batez ere, eta laguntzaile izan diren erakunde eta pertsona guztiei: Azkoitiko Udala, Anaitasuna Futbol Taldea, Eibar Futbol Taldea, Plaza Berri Kirolak, Zurt, Etxeberria karrozeriak, Koxka, Etxaniz Autoeskola, Joseba Jatetxea, Alkorta Bitxitegia, Urola Igeltseritza, FH kopistegia, Xabier Sagarzazuren familiari eta partaide guztiei. Kirolak dituen balore hezitzaileak indartuz jarraitzea ona da gure gaztetxoentzat. Datorren urtera arte!!
Argazkiak ikusteko sakatu hemen/clic para ver fotos.
El 25º Memorial Xabier Sagarzazu ha sido un acontecimiento deportivo de gran importancia para el Medio Urola. La edición de las Bodas de Plata de este campeonato ha sido competido con nobleza y deportividad. Ha sido una buena ocasión para educar en los valores del deporte. La Asociación de Madres y Padres de Floreaga, organizadora del evento agradece a todas las entidades que colaboran en la organización de esta fiesta deportiva en memoria del que fuera gran futbolista y persona Xabier Sagarzazu.










Utzi erantzuna