LH 6. mailako ikasleok Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatu duen Bertsomovieda bertso lehiaketan parte hartu dugu. Egia esan elkarlanean aritu gara eta oso esperientzi polita izan dela esan behar dugu.
Bertsolaritzako klasetan, Jon Martinen laguntzaz bertsoak moldatu genituen eta Alai Batzako bideo tailerrean bideoa grabatu. Oso ondo pasatu dugu bai batean, bai bestean.
Lehiaketan sari ezberdinak banatuko dituzte: epaimahaiaren saria, bertso onenaren saria eta ikusleen saria.
Ikusle gisa parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Botoa eman nahi baduzue bertsomovieda.com webgunean sartu, bideoak ikusi eta eman botoa gehien gustatu zaizuenari. Bideo bakoitzari bozka bakarra eman dakioke. Baina bideo bat baino gehiago bozka daiteke.
Dena den bertso eta bideoekin gozatzea nahi dugu batez ere.
Floreagako bideoen izenburuak honako hauek dira:
– Markosen txerrixe
– Ovni bat Azkoitiko Plazan.
Apirilaren 15a arte dago bidekoak ikusi eta botoa emateko aukera. Animatu eta parte hartu!
Hitzak: LH 6. mailako ikasleak









Utzi erantzuna