Martxoaren 9an , DBH 3. mailako ikasle guztiok egun pasa eder bat egiteko bildu ginen goizeko zortzietan liburutegi aurrean. Autobusa hartu eta Zumaira iritsi ginen. Ibilaldi bat egin genuen kostaldera iritsi arte, bertan eskailera batzuk jaitsi eta motxilak utzi genituen gure abenturatxoa hasteko.
Iritsi ginen bezain laster, bertan alga batzuk ikusi ahal izan genituen. Geroxeago , gure barnean geneukan eskalatzaile sena atera genuen zeuden oztopoak gainditzeko, gainera esan beharra dago , oso ongi moldatu ginela, batzuk ura hain gertu ikustean “bainatzeko” (nahigabeko bustialdia) aprobetxatu zuten. Horren ondoren, benetako lana iritsi zen, hau da, izaki bizidunak behatzen hastea. Uretan, izaki bizidun asko ikusi genituen, hala nola , itsas trikua, itsas tomatea, pepinoa, mota desberdinetako karramarroak… Baina, dudarik gabe, gehien harritu gintuztenak, itsas izarra eta olagarroa izan ziren , izan ere, horiek aurkitzea baitzen gure helburua.
Itsas mundua alde batera utziz, denok hamaiketako polit bat egitera joan ginen. Horren ondoren, herrirantz abiatu ginen bertan goxoki dendan bixita eder bat egin genuen eta ondoren, autobusean sartu ginen egin genuen lanaz harro. Azkenik, eskertu nahiko genieke bidaia hau egiteko aukera eskaini diguten pertsona guztiei, goiz pasa bikaina izan baitzen.











Utzi erantzuna