• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

AUZOLANA EUSKARAZKO KULTURGINTZAREN ARDATZ

2012-03-16 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Martxoaren 15ean, Gotzon Barandiaran eta Igor Elortzaren hitzaldi interesgarria izan Floreagako On Bosco aretoan, XIII. Kultur Jardunaldien eta Maxixatzen taldearen Kultur Astearen barruan.

Berrogei lagun inguru elkartu ziren Gotzon eta Igorren proposamena entzun eta komentatzera. Ongietorrizko hitzen ondoren, Igor Elortzak eman zituen lehen azalpenak.

Kultur sistema bat osatzeko hiru aukera daude gure gizartean: herri-antolakuntza (auzolanekoa), instituzioak (normatiboa) eta merkatua (komertziala). Hiru izan daitezke horietako baten aldekotasunerako aukerak ere: ideologikoak (pentsamendua), afektiboak (sentimenduak) eta operatiboak  (praktikotasuna).  Hizlarien proposamenaren arabera, euskaldunok auzolanean ardazturiko kulturgintza antolatu behar dugu, eta eraginkortasunari loturiko arrazoiengatik egin behar dugu horrela. Euskarazko kulturgintza bideragarririk egitekotan, gaur egun, auzolanean ardaztua behar du; herri-antolakuntza motore dela, lan instituzionala eta komertziala batuz.

Igorrek, bere kultur ibilbidean oinarrituz (Berbaro, Plateruena, Anboto, bertsolaritza, …), Zilarrezkoak eta Zilar Astea azaldu zituen: Durango herriko edota eskualdeko talde eta lan arloak bilduz, guztion ekarpenez sorturiko aste tematikoa. Eskolak, antzerki eta musika taldeak, eta abar elkarlaneko eta disziplinarteko proiektu bat bideratzen.  Euskarazko kulturaren egoera zaila da: estaturik gabeko kultura gara, beste kultur ereduak inposatu dizkigute (espainola, frantsesa, anglofonoa,…), kopuruaren aldetik gutxi gara.   Merkatuaren aldetik indar gutxi dugu. Instituzioen aldetik egoera aldakorra eta dikotomiez beterikoa da. Gure indargune nagusia jendea da, kalea, eguneroko gure ahalegina.  Oso garrantzitsua izango da kultur sortzaile, eragile, antolatzaile eta hartzaileek bat egitea.

Gotzonek galdera batzuk planteatu zituen, gero haiei buruzko erantzunak bilatzen saiatzeko. Nola bultzatu gure sortzaile izatea?  Nola bermatu euskarazko kulturaren transmisioa – transmititzeko ezagutu, barneratu eta maitatu egin behar aurrez – ? Euskarazko kulturaren kontsumoa nola sustatu? Nola bildu gure ahaleginak, agintarien erabakien zain egon gabe?  Nola iritsi gure kultur bidean erabakiak guk hartzera? Nola bideratu euskarazko kulturgintzari buruzko gogoeta kolektiboa? Nola erabaki zer den “estrategikoa” euskarazko kulturarentzako? Nola eskaini jendeari kulturaz gozatzea? Nola sortu gazteen interesa?

Galdera eta iruzkin ugari izan ziren jarraian, hitzaldira hurbildu zirenen eta hizlarien artean. Amaitzeko, hamar kontzeptu edo esalditan  laburbildu zen hizlarien proposamena:

Auzolana (AL) gizarte ikuspegi bat da, ez da slogan edo moda hutsa

AL herrigintza da, elkar lana

ALren ardatza pertsonak dira. Funtzio soziala oinarrizkoa da.

ALean ari da kultur arloan urte osoan sortzaile, eragile edo antolatzaile gisa ari dena, baina baita ekintza xume baten noizean behin parte hartzen duena ere.

Auzokoen egoera, baldintzak eta lana ezagutu eta estimatu behar ditugu.

Batzuetan ardura eta protagonismo lanak hartuko dira, besteetan laguntzaile lanak.

ALk harreman horizontalak eskatzen ditu

AL erabakiak adostea suposatzen du.

AL prozesua da, bidea, jarrera irekiz ibili behar duguna.

Auzolanean lana egin behar da, ez auzokoei begira geldik egon. Eta lana bizipozez egin, gainera!

Juan Inazio

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, barandiaran, elortza, floreaga, gotzon, hezkuntza, igor, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, maxixatzen, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa