Eskola Agenda 21eko programazioaren barruan, otsailaren 28an Eusko Jaurlaritzako Kontsumobideko Marta Cobo gure artean egon zen “Kontsumoa eta Jasangarritasuna”ri buruz hitz egiteko. Bi hitzaldi eman zituen, bata gurasoei zuzendua eta bestea irakasleentzat.
Gure kontsumo ohituretan 5R-en irizpideak aplikatu behar ditugula esan zigun (Reflexionar, Rechazar, Reutilizar, Reducir eta Reciclar). Aldi berean, produktuen ezaugarri “berdeak” kontutan hartu behar ditugula eta horretarako sortu diren hainbat zigiluetan fijatu behar garela, produktu mota desberdinen kalitatea, jatorria eta, azken finean, jasangarritasuna bermatzen dutelako.
Saio teoriko-praktiko honen bukaeran Martak gure ekarpen txikia egiteko gonbitea bota zigun, guztion artean planetaren -eta hurrengo belaunaldien- jasangarritasuna ziurtatzeko. Argazkiak ikusteko klikatu hemen
Utzi erantzuna