Abenduaren 28an Azkoititik Iruñera bidali ziren 5.500 kilo janari Beningo Kaleko umeen proiektura.
Janari hau itsasontziz bidaliko Beninera laster, gure inguruko salestar ikastetxe eta parrokietan bildu den beste janariarekin batera. Guztira bi kontenedore bidaltzea espero da, hau da, 40.000 kilo inguru. Iaz 2000 kilo pasa bildu ziren.
Janariarekin batera, 21 bizikleta bidali dira. Oñatiko Elkar Hezi kristau eskolak jasotako bigarren eskuko 21 bizikleta dira. Hauek ere Beningo kaleko umeentzat.
Gainera, kamiseta mordoa bidali dira: Xeye taldearen kamisetak (5 kaxa) eta Alai Batzaren beste hiru kaxa (Seussical JR antzerki musikalekoak eta iazko Uztaila Jolasean ekimenekoak). Kamiseta berriak dira, iazko ekintzetan soberan gelditu zirenak. Gainera josteko makina bikaina ere bidali dugu…
Gazteak eta Garapena taldeak eskerrak eman nahi dizkizue kanpaina honetan parte hartu duzuen guztioi. Nabarmena izan da jende askoren eskuzabaltasuna, nahiz eta gure gizartea ere krisian egon. Mila esker janari dendei, biltzen aritu diren Gazteak eta Garapeneko gaztetxoei, biltegiei (Talleres Patri, Ugarte Industrialdea, Press Lan, Aldalur, Osatu,…), sailkapena burutu duten “Patri”tarrei, Elkar Hezi ikastetxeari, Xeye Atletismo taldea eta Alai Batzari, garraioa ordaindu duen enpresa anonimoari, zuen laguntza eman duzuen guztioi. Bihotzez mila esker eta urte berri on!
Gainera gogoratu nahi dizuegu, kaleko umeen proiektuari diru kopuru edo beka batez lagun nahi izanez gero, aukera hori baduela Gazteak eta Garapena taldeak, eta desgrabatzeko aukera ere eskaintzen duela (Deitu 605728881 telefonora, Juan Inazio).











Utzi erantzuna