Ekintza ugari eta desberdinak izan dira 2011ko San Andres festetan.
Egitaraua egun desberdinetan egon da banatuta. Zenbaitetan hotza egin arren, egunero eguraldia lagun izan dugu.
Larunbat gauean danborradaz gozatzeko aukera izan genuen. Floreagatik bi talde atera ziren, alde batetik, gurasoena, bestetik ikasle ohiena. Herria danborrak eta barrikak joaz zeharkatu zuten inguruan ikusle ugari zituztelarik.
Igande goizean txikiagoen txanda izan zen, hauek 12etatik 13:30era dantzan ibili baitziren kalean zehar. Floreagan dantza talde polita dugula esan dezakegu.
San Andres eguna ospatzeko DBH4ko ikasleek beraien guraso, irakasle eta IGEko gurasoen laguntzarekin postua jarri zuten Herriko Enparantzan.













Utzi erantzuna