Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara.
Maiatzaren 31n goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko. Goizean aterpea ezagutu eta eguraldia euritsua zegoela marrazkiak egiten aritu ginen.
Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu egin genuen. 16:00etan Oriorantz joan ginen, ondoren afaltzera. Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, ….e.a., gustura ikusi genituen.
Ekainaren 1ean motxila jaso ondoren eguraldia lagunduta mendi buelta egin genuen Zarautzeko kanpinera.
Bazkaldu ostean autobusaren zain egon ginen Azkoitira etortzeko irrikaz.
Ea hurrengo urtean eguzkia lagun izaten dugun!!!!!
Hitzak: Marivi Pinedo
Argazkiak: Reyes Alberdi eta Isabel Tolosa











Utzi erantzuna