Maiatzaren 1ean, jende asko bildu zen Kakute mendiko gurutzeraino, eta ondoren Anaitasuna Mendi Bazkunaren txabolara. Han salda gozoa, bokatak edo tragoak egiteko aukera paregabea izan zen.
11,15etan meza eman zen, txabolaren inguruetan, eta hildako mendizaleak gogoratu ziren. Azken maiatzetik hona hildakoen artean, Joxe Ramon Goikoetxea batez ere.
Meza ostean, azken urtean domina edo saria irabazi duten gaztetxoei sari banaketa egin zitzaien. Gainera Alkorta bitxitegiak emaniko bi erloju zozketatu ziren, Endika Cuevas eta Leire Lizarralde izan ziren sortedunak.
Eguraldi bikaina egin zuen eta jende asko bildu zen urteroko ospakizun eder honetan.
Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna