2011ko maiatzaren 8an Dantzari Txiki eguna ospatu da Azkoitian.
Goizeko 11etan Julio Urkixo kalean elkartu dira Floreaga, Xabier Munibe eta Bizkargi Musika Eskolako dantzari guztiak. Enparantzan Udalak eta Floreagako guraso elkartearen laguntzarekin eskainitako ogitartekoa jan dute. Kalean gora eta behera ibili ondoren, Herriko enparantzan eman dituzte azken dantzak. Goiz pasa ederra izan da.











Utzi erantzuna