Maiatzaren 1ean Floreaga ikastetxeko dantza taldekoak Urnietara joan ginen dantza egitera. Han beste talde batzuekin elkartu ginen: Urnietako talde bat, Oñatiko talde bat eta Mutrikuko beste talde bat.
Azkoititik 9:45ean irten ginen eta Urnietara 10:50ean heldu ginen.
11:00tan Urnietako plazan elkartu ginen talde guztiak eta Urnietako kaleetan zehar kalejira bat egin genuen. Gero berriro ere plazan elkartu ginen eta han talde guztiak dantza egin genuen.
Bukatzeko, Urnietako salestar ikastetxera joan ginen bazkaltzera. Tripa ondo bete eta gero, jolastu egin genuen janaria jaisteko eta Azkoitira bueltatzeko gogo gutxirekin, autobusean sartu eta 18:10ean etxera heldu ginen.
Oso ondo pasa genuen!
Hitzak: Unai Torronteras
Argazkiak: Mari Carmen Blázquez











Utzi erantzuna