XXIV. Xabier Sagarzazu Oroigarria izeneko futbito txapelketa jokatu da, apirilaren 2 eta 3an, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, hainbat erakunderen laguntzaz.
Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan, Floreagako kirol patioan, Azkoitiko Floreaga eta X. Munibe, Azpeitiko Iraurgi eta Ikasberri.
Giro bikaina ikusi genuen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak. Eguraldi bikaina egin zuen larunbatean, eta giro euritsu eta petrala igandean.
Azken sailkapena honela gelditu zen:
Mutiletan: Iraurgi, Ikasberri, X. Munibe eta Floreaga,
Nesketan: X. Munibe, Floreaga, Iraurgi eta Ikasberri.
Igandean, 12,00etan Xabier Sagarzazuren aldeko meza izan zen. Amaieran Xabierren gurasoei aurreskua dantzatu eta lore sorta oparitu zitzaien. Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Ondoren, Floreagako jangelak, Joseba Jatetxeak oparitutako hamaiketako bikaina dastatu genuen. Kirol ekitaldi honetako argazkiak hemen ikus daitezke
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Erreala – Real Sociedad, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Lagun Onak Futbol Taldea, Plaza Berri sport, Joseba Jatetxea, Iraurgi kirol denda, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeria, FK Kopistegia, Urola Igeltserotza,… Arbitro, Xabierren adiskide Errealeko jokalari ohiak, sari banatzaile eta laguntzaile guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
Utzi erantzuna