KORRIKA 17 apirilaren 17an Azkoititik pasa zen.
Arratsaldean Korrika Txikia ospatu zen, Floreagako ikasleek herria zeharkatu zuten lekukoa eskuz esku pasatuz.
Korrika nagusia arratsaldeko sei eta erdietan iritsi zen Azkoitira. Floreagakook Intsausti jauregian hartu genuen lekukoa, jendetza lekukoaren atzetik.
Eta hurrengo egunean, Diario Vasco egunkariaren azalean Floreagako ordezkariak.
Argazkiak: Javier Camarón
Diario Vasco-ko bi argazki: Joaquín Sudupe













Utzi erantzuna