HOOOOTZAAAAA!!!
Ez zen nolanahikoa izan atzoko hotza, baina beti ere aurreko urteetako euria baino hobea. Hotzari aurre egiteko danborrada aurreko afaria izan zen lagungarri onena, bertako giroak danborradan ere jarraitu egin baitzuen.
Urtero bezala bi taldek ordezkatu zuten Floreaga Ikastetxea: ikasle ohiak (baten batek “ikas lehoiak” dioen arren) eta gurasoak; azken talde hau da jantziak estreinatu dituena. Benetan politak eta ondo prestatuak!
Hotza izan arren ibilbidean ikusle ugari zeuden festan ere parte hartzen.












[…] Azkoitiko danborradan, elementu militarrak gero eta gutxiago dira. Egia da Napoleon jantzitako konpainia dela herriko danborradako zaharrena, eta lehenbizi desfilatzen duen taldea,… Gainera azken urteetan kainoi bat ere piztu izan da, zenbait urtez… Badirudi krisia dela eta, kainoia oraingoz albo batera utzi dela… Hortik aurrera, ez dago oroitzapen militarrik beste konpainietan. Aurtengo Danborradako argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen. […]