Urriaren 15ean LH 5.mailakoak Arantzazu aldera abiatu ginen. Lehendabizi Oñatin geratu ginen, bertako monitoreak hartu eta Arantzazura igo ginen. Hamarretakoa jan ondoren hiru talde egin genituen eta monitore banarekin mendi buelta eder bat egiten hasi ginen. Hotza zegoen baina bidean erakutsi zizkiguten gauzekin berotu ginen. Ibilbidea amaitzear zegoela kobazulo batean sartu ginen eta han hartzaren aztarnak ikusi genituen.
Ibilbidea amaituta, berriro ere autobusera igo eta Oñatira jaitsi ginen. Bertako natur eskolan bazkaldu ondoren tailerretan lanean hasi ginen: ogia egin genuen, animali batzuk aztertu genituen, erleek egiten duten lana erakutsi ziguten eta kandela bat ere egin genuen.
Oso ongi pasa genuen eta etxerako ogia eta kandelarekin itzuli ginen.
Testua: Laura Murillo
Argazkiak: Mailu Irizar eta Laura Murillo










Utzi erantzuna