Guraso Elkarteari dagozkion bi gai garrantzitsuen berri eman nahi dizuegu .
Alde batetik, datorren urriaren 21ean, arratsaldeko 20:15ean, 1. deialdian eta 20:30ean 2. deialdian, Ikastetxeko On Bosco antzokian, Ikasleen Guraso Elkartearen Batzar edo Asanblada Orokorra izango dugu. Denok zaudete gonbidatuta.
Gaiak honako hauek izango dira:
1.- Ongi etorria eta aurkezpena.
2.- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
3.- Ikastetxeko informazio orokorra.
4.- Ikastetxeko informazio ekonomikoa.
5.- I.G.E.ko hauteskundeak.
6.- I.G.E.ko informazio ekonomikoa.
7.- Erregu eta galderak.
Beste aldetik, aurten, Batzordetik hiru kide aterako dira, eta beste hiru kide aukeratzea beharrezkoa iruditzen zaigu.
Hauteskunde egutegia honako hau izango da:
Gaurtik hasi eta urriaren 18aren eguerdiko 12ak arte, hautagaiak aurkezteko epea zabalduko da. Hautagai izateko Ikastetxeko ikasle baten aita edo ama izan behar da eta izena idazkaritzan eman. Hiru hautagai baino gehiago aurkeztuko balira, hauteskundeak urriaren 21ean idazkaritzan izango lirateke 09:00 – 17:00 bitartean.
Urriaren 20an hautagaien zerrenda ipiniko dugu idazkaritza sarreran dagoen iragarki taulan.
Hautagai aukeratuaren aldarrikapena lehen aipaturiko Asanblada Orokorrean egingo da, urriaren 21ean.









Utzi erantzuna