• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • EGUTEGIA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

GAZTEAK eta GARAPENA

2010-10-28 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

LOGROÑON BILERA

Gazteak eta Garapena erakundearen urteroko bilera egin zen Logroñon 2010eko urriaren 24an, igandean. Azkoititik bederatzi lagun joan ginen (DBH3ko bost ikasle: Sara, Azul, Ainhoa, Mireia eta Julen, eta helduen taldeko lau kide: Jose Mari, Mertxe, Josu eta Juan Inazio) gure kide guztien izenean. Toki askotatik etorritako 60 lagun inguru bildu ginen, DOMUND igandeko bileran.

Ongietorria eta aurkezpen hitzen ondoren, bi taldetan banatu ginen, bakoitzak bere ekintzak osatzeko asmotan.

Gazteen taldean Urnieta, Deustu, Barakaldo eta Azkoitiko neska eta mutilak bildu ziren; guztiak solidaritate proiektuetan laguntzen aritzen diren gazteak, eta Maria Arrieta dinamizatzaileak koordinaturiko ekintzak osatu zituzten: hari batzuen bitartez solidaritatea lantzeko arrazoiak azaldu, eta munduaren egoera aztertu zuten, bere indar guneak, arriskuak, ahuleziak eta aukerak adieraziz.

Helduen taldean, uda partean Beninen egon ziren Joseba Gisasola eta Maria Victoriak beraien esperientzia komentatu zuten, argazki batzuen laguntzaz. Haiti aldetik etorri berri den Iñaki Vergara argazkilariak hango lekukotza eskaini zigun. Gero Isaak Díez, Gazteak eta Garapena fundazioko lehendakariak, azken urteko notizien berri eman zigun, gure erakundeak bideratu dituen azken proiektuak eta kontu ekonomikoak ere aztertu zituen.

Beningo umeen alde udazkenean egingo den Janari Bilketaren antolaketa adostu zen, eta horretarako kartelak aukeratu ziren.

Talde argazkiak egin ondoren, Meza santua ospatu genuen. Bertan jaso genuen misiolari handi baten heriotzaren berri, Alfredo Elejalde, azken urtean Azkoitian egon den salestarraren heriotza. Misiolari honek lan bikaina egin zuen Afrikan, batez ere Cabo Verden eta Mozanbiken.

Elkarrekin egin genuen bazkari gozoa, giro ezin hobean. Andere edo panpina solidarioak eta eskumuturrekoak erosteko, eta kamiseta batzuk jasotzeko aukera izan genuen. Elkarri eskerrak emanez, eta hurrengora arte agur esanez, amaituko genuen bilera eder hau.

Argazkiak eta hitzak: Juan Inazio

Filed Under: DBH, Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-05-02 LH baratza020
  • 2026-05-02 LH baratza018
  • 2026-05-02 LH baratza019
  • 2026-05-02 LH baratza017
  • 2026-05-02 LH baratza015
  • 2026-05-02 LH baratza016
  • 2026-05-02 LH baratza014
  • 2026-05-02 LH baratza011
  • 2026-05-02 LH baratza012

Datozen ekitaldiak

Ira 30
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 1-3: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 1
5:00 pm - 7:00 pm

DBH 2-4: Ikasturte hasierako bilerak

Urr 12
Egun guztia

JAI EGUNA

Aza 20
Egun guztia

1. ebaluazio bukaera

Aza 23
Egun guztia

DBH: 2. ebal hasiera

Egutegia ikusi

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT