• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ALFREDO ELEJALDE HIL DA

2010-10-29 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Alfredo Elejalde misiolaria hil da

Igandean, urriaren 24an, Misioen igandean, hil zen Alfredo Elejalde misiolari salestarra Bilbon. 2009ko irailean Azkoitiko salestar komunitatera etorri zen, euskara ikasteko asmoan. Urte erdian zehar ikusi genuen meza ematen, ospakizunetan,… autobusean herritik Donostiara eta buelta, bere txapela eta guzti… 2010eko udaberrian minbizia agertu zitzaion eta orduan Barakaldoko komunitatera joan zen, familiaren gertu tratamendua jasotzera. Gaixotasunak azkar eraman du, eta garai honetan tenple handia erakutsi du, eta Jaungoikoarenganako fede bizia. Bere heriotzak hunkituta utzi gaitu.

Alfredok salestar bizitzako lehen ikasketa filosofikoak Urnietan egin zituen. Oso gazterik joan zen Afrikara. Lan bikaina egin zuen Cabo Verde irletan. Gazteizen ikasi zuen Teologia eta apaiz ordenatua izan zen. Berriro Afrikan, batez ere, eskola, parrokia eta umeentzako janaria banaketa izan zituen eginkizunik handienak. Cabo Verdeko nazionalitatea jaso zuen, eta bertakoekin bertako egin zen, hango hizkuntza kriolloak ikasiz. Ondoren Mozanbike aldean egon zen, hango koordinazio ekonomikoa eta ebanjelizazio lanean nabarmenduz…

Azken urte gutxi batzuk eman ditu gure inguruan, bere familiari arreta handiago emateko asmoan etorri baitzen, bere gurasoak bizi zirela artean. Gure probintzia erlijiosoan Barakaldon eta Intxaurrondon aritu zen lanean, Azkoitira etorri aurretik.

Barakaldon izan ziren hiletak aste honen hasieran. Portugaleko salestarrak ere etorri ziren, eta Cabo Verdeko jendearen maitasunezko mezu ugari irakurri ziren. Cabo Verdeko komunikabide guztiek, batez ere irratiek, oihartzun handia eman diote Alfredori, han oso maitatua baitzen.

Alfredo bizia Jesusen jarraipenean eta pobreenen alde lanean gastatu du. Eredu bikaina utzi digu. Goian bego.

Floreagako elizan, Alfredoren alde emango da meza azaroaren 1ean, Santu Guztien festan, eguerdiko 12etan. Denak gonbidatzen zaituztegu bere alde otoitz egitera.

Kaleko umeen aldeko zozketa

Beningo kaleko umeen aldeko zozketako azken bileteak gelditzen dira oraindik saltzeko. Kontuan hartu behar da azaroaren 2 eta 3 itsuen sariekin azalduko dela zenbaki irabazlea. Larunbata, igandea eta astelehenean zehar kalean egongo dira Gazteak eta Garapena taldekoak, azken bileteak saldu asmoan. Bilete batzuk erosiz lagundu nahi diguzuen guztioi, MILA ESKER!!

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: Orokorra Tagged With: alfredo elejalde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa