Ongi etorri gurera!
Hasi gara martxan. Atzo ia hutsa zegoena gaur bat-batean bete da. Goizeko 9ak
ziren ikasle eta guraso gehienak etorri direnean. Emozioa, urduritasuna, lagun berriak, irakasleak berriro ikusi, milaka ideia gure buruan eta denak batera. Ez dira alferrik pasa oporretako bi hilabete eta erdi hauek.
Bi urteko gehienentzat gaur zen bere lehen eguna. Malkoak ere lagun izan ditugu gaurkoan, umeak esperientzia berria zelako beraientzat, baita zenbait gurasorentzat ere.
Haur Hezkuntzakoak 10etan hasi dira. HH 3 urtekoek patio berdeko gela berriak estreinatu dituzte. Besteak bere ohiko geletan egon dira.
Lehen Hezkuntzakoak ohitura dugun bezala Urrategira joan dira. Gaurkoan eguraldia oso lagun ez genuenez autobusez joan eta etorri gara. Bertan lagunekin egoteko aukera izan dugu, ikasturtea eskaini, otoitz pixka bat egin, baita abestu ere.
DBHkoak hamaiketan elkartu dira antzokian bertan Zuzendari Titularra den Joseanen hitzak entzun ondoren, Pedagogi Zuzendari berria den Koldok aurtengo ikasturteari buruz hausnarketa eta ideia batzuk plazaratu ditu. Bukatzeko Pastoral arduradunak, Iñakik, aurtengo asmoak azaldu ditu. Ondoren ikasle guztiak beraien geletara joan dira tutorearekin egonez.














Utzi erantzuna