Aurten ere, ohiturari jarraituz, Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoek hiru eguneko egonaldia egin dute Barrian.
Ekainaren 2an, asteazkena, irten ziren Gasteizerantz. Bertan 3.mailakoek Katedral Zaharra bisitatu zuten eta 4. mailakoek Artium museoa. Ondoren, bazkaria Olarizu Parkean egin zuten eta bertatik aterpetxera.
Kanpaketarako hainbat ikuskizun prestatuak zituzten eta elkarri eskaini zizkieten: lehenengo egunean 3. mailakoek jaialdi berezi bat prestatu zuten 4. mailakoentzat eta bigarren egunean alderantziz. Egun hauetan zehar, aterpetxeko instalazioek jolasteko ematen duten aukera aprobetxatzeaz gain, bi irteera ere egin zituzten inguruko lekuetara: ostegunean, LH 3koek energia berriztagarriei buruz ikasteko aukera izan zuten bi giden eskutik Araiako Natura Ezagutzeko Zentroa eta Nanclares inguruan dauden aerosorgailuak bisitatuz. Ostiralean, berriz, 4. mailakoek Agurain herria ezagutu ahal zuten gida batzuek lagundurik.
Azkenik ostiralean, Floregara itzuli ziren guztiak nekatuta baina gustura. Datorren ikasturtean beste bat.
Testua: Juan Carlos Orodea
Argazkiak: Juan Carlos Orodea eta Maribel











Utzi erantzuna