Egun berezia izaten da gurean maiatzaren 24a.
Maiatzaren 24a: egun honetan edozein salestar etxe, ikastetxe, patiotan ospatzen da Maria Laguntzailearen eguna; izan ere debozio handia zion On Boscok Maria Laguntzaileari.
Floreagan aurreko astean hasi ginen egun honi begirako ekintzak egiten: LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta aritu dira jolasorduetan, bakoitza bere taldearen alde, sariak ere ez baitira nolanahikoak. Txapelketen bukaera Maria Laguntzailearen egunean izan da. Eguna meza ospatuz hasi dugu LH eta DBHkoekin; HHkoek elizkizun txiki bat izan dute. Ondoren DBHkoek pelikula eta LHkoek jolasak. Arratsaldez HHkoek jolasak izan dituzte, ea goxo bukatzeko txokolatea eta bolloa; DBHkoek, aldiz, astean zehar hasitako txapelketari bukaera eman diote.Festa honi amaiera emateko eta egun handia ospatzeko. LH eta DBHkoek meza izan dute eta elizkizun txiki bat HHkoek. DBHkoek meza ondoren pelikula izan dute, bitarte horretan LHkoak jolasetan aritu dira.
Egun pozgarria gaurkoa!













Utzi erantzuna