Xabier Sagarzazu zenaren ohorez egiten den XXIII. Oroigarria, futbol txapelketa, jokatu zen Floreaga Ikastetxean apirilaren 17 eta 18an. Jende ugari bildu zen ikastetxe honetako patioetan, eta eguraldia lagun, kirol ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan zuen.
Igandean, eguerdian Xabier zenaren aldeko meza eman zen Floreagako elizan, eta ondoren finalak eta sari banaketa izan genituen.
Honako sailkapenak lortu dira:
Nesketan: Karmelo Etxegarai, Iraurgi, X. Munibe eta Floreaga, eta kirolari onena Olatz (K. Etxegarai)
Mutilean: Karmelo Etxegarai, X. Munibe, Floreaga eta Iraurgi, eta kirolari onena Aritz (K. Etxegarai)
Neska eta mutil jokalari guztiek jaso zituzten bokata eta edariak, bai larunbata eta igandean, eta amaieran, talde eta jokalari bakoitzak jaso ditu hainbat garaikur, opari, domina eta abar,…
Xabier zenaren familiaren ondoan egon ziren Errealeko jokalari ohi batzuk (Agustin Gajate, Alberto Bixio Gorriz eta Tomas Orbegozo). Floreagako Guraso Elkarteak antolatzen duen ekintza honetan, erakunde eta enpresa askoka lagundu dute: Azkoitiko udala, Anaitasuna Futbol T., Erreala, Eibar, Plaza Berri kirolak, Iraurgi kirolak, Alkorta bitxitegia, Joseba jatetxea, Etxaniz auto eskola, Etxeberria karrozeriak, Koxka kafetegia, Urola Igeltzeritzak eta Zurt Taberna… Guztiei mila esker, eta denoi Zorionak eta datorren urtera arte.
Utzi erantzuna