Apirilaren 19a zen aukeratutako eguna HUSTE SIMULAKROA burutzeko.
Arratsaldeko bostak hogei gutxitan txilibitoa hiru aldiz jo dutenean, bakoitzak bazekien zer egin behar zuen. LH eta DBHko ikasle guztiok gauzak zeuden bezala laga eta irakaslearen aginduak jarraituz leihoak itxi eta argiak itzali genituen. Ondoren lasaitasunez, ordena jarraituz eta inon geratu gabe goiko patioraino joan behar genuen. Han irakasle bakoitzak bere ardurapeko ikasleak zenbatu ondoren simulakroa bukatu da.
Horrelako simulakroak tarteka egin behar dira, horrelako egoeratan nola jokatu behar dugun jakiteko. Guztia ondo atera da.











Utzi erantzuna