Joan den asteburuan ADS taldeetako DBH 3.mailako gazte batzuek parte hartu zuten Txikibosco topaketan.
Larunbat goizean Urnietarantz abiatu ginen, han inspektoriako salestar ikastetxe eta parrokia guztietatik etorritako gazteak bildu ziren, ehun inguru. Asteburuan zehar landutako helburuak honako hauek izan dira:
– Beste neska-mutil batzuekin batera gogoeta, elkarrizketa eta festarako giroan bildu.
– Beren bizitzei zentzua eman dieten pertsonekin konparatu, hots, Nazareteko Jesus eta Don Boscorekin.
– Konpromisoak geureganatu, gero gure jatorriko lekuetan aurrera egiten jarraitzeko.
Topaketaren goiburua “Me lo llevo” izan zen eta gogora ekarri nahi zuen geure bizitzarako eskura daukagun eskaintza hoberena Jesus dela, Berak zoriontasunera eraman gaitzakeelako.
Giroa ezin hobea izan zen eta parte-hartzaileek gozatu egin zuten taldeetan eta antolatuta zeuden ospakizun eta gau-ekitaldiarekin.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
Utzi erantzuna