Gu, Azul Ayuso, Julen Plazaola, Mireia Olariaga, Sara Rodriguez, Ainhoa Arambarri, Ane Martinez eta Oihane Ucín , DBH 1. eta DBH 2ko Solidaritate Taldeko ikasleak gara. Gu baino gutxiago duten pertsonei laguntzeko apuntatu ginen eta hau posible egiteko hainbat ekintza antolatu ditugu, adibidez:
• Pintxo Solidarioa, ekintza honetan postreak, pintxoak, edariak eta bigarren eskuko produktuak ere salduko ditugu. Ospakizun hau, maiatzak 8an egingo da.
• Bingoa, ekintza hau Alai Batzan egiten den gurasoentzako afarian egingo da.
Ekintza hauetan jasotako dirua Haitira eta Beninera zuzenduko da, hango jendeari laguntzeko.
Lehiaketa batean ere parte hartzen dugu. Lehiaketa hau Espainia osoan egiten ari da eta bere helburua, aurkeztutako laguntza proiektuen artean proposamen egokiena aukeratu eta ondorioak ateratzea da. Lehiaketako irabazleak 10 egunetako bidaia bat irabazten du hirugarren munduko herrialde batera laguntza proiektu bat ezagutzeko.
Espero dugu zuen laguntza izatea ekintza hauek egiterakoan, pentsatu zuek baino askoz ere gutxiago duten pertsonek behar dutela.
Eskerrik ASKO,
Floreaga Salestar Ikastetxeko Solidaritate Taldea.










Utzi erantzuna