Testua eta argazkiak: Isabel Tolosa

Otsailak 5,ostirala, goizeko 10.00etan Aizkibel liburutegian sartu ginen Floreagako LH 1A mailakook .Bertan eta gure zain, Lupe Lekuona, ipuin kontalaria, zegoen. Berokiak utzita eseri ginen bere aurrean. Entzuteko beroketak egin ondoren poema bat entzun genuen; gero asmakizunak eta hauek asmatuta hor genituen lehengo ipuinetako pertsonaiak: Untxia eta inurria. Beldurrak uxatzeko ipuina.
Gero beste asmakizuna eta hemen Igela Mikelaren ipuina; hau norbera den bezalakoa onartzeko ipuina.
Guk gehiago nahi genuen baina eskolara itzuli behar genuen. Hala ere, pozik liburutegian entzun eta ikusi baikenituen lagun berriak: untxia, inurria, igela eta beraiek egoten diren liburuak.









Utzi erantzuna