On Bosco egunez patioa eta frontoia inauguratu ditugu.
Astea oso betea izan da, eta bukaera bikaina. Egitarauari hasiera eguerdiko hamabietako mezarekin eman diogu. Eliza bete-betea, jende asko etorri da gurera eguna ospatzera. Ikastetxeko ikasle, guraso, ikasle-ohi eta herritar asko. Felix Urra probintzialak eman du meza, berari laguntzen Felipe Alcalde salestarra, inspektoriako ekonomi-arduraduna, eta Azkoitiko salestar elkartea. Meza alaitzen Alai Batzako korua aritu da, musika berria eta gozoa. Gaur montaje berria estreinatu digute. Une honetan ere Haitiko egoeraz gogoratu gara eta hangoen alde otoitz egin dugu. Mezatara joandakoak alai eta gustura.
Handik irten eta goiko patiora joan gara. Han Josean Prolek, Zuzendari Titularrak, esker onezko
hitzak izan ditu bi urte eta erdi hauetan laguntza eman diguten guztientzat. Patio eta frontoi bikaina dira gaur egun ditugunak, eta gainera seguruak! Gogoan izan dugu 2007ko martxoaren 21 eta 25ean gertatutakoa. Zorionez dena konpondu ahal izan dugu, guztia kalte materialak izan baitziren. Konponketa horretan Udalak berebiziko garrantzia izan du.
Segidan Asier Aranbarrik, Azkoitiko alkateak, gure ikastetxeak herrian duen garrantziaz hitz egin du. Honek ere esker onezko hitzak izan ditu Floreaga ikastetxean dihardugunok egiten dugun lanarengatik. Patio, frontoi eta han geundenon bedeinkapenaren ondoren Txalkor txistulari taldea eta Aitor Sorazuren aurreskua izan dugu gozagai.

Hau gutxi balitz frontoian pilotariak genituen zain. Eta ez edozein pilotari! Hemen ditugu gaurkoan aritu direnak:
Ohorezko sakea: Luziano Juaristi, Atano X.a, bi aldiz banakako txapelduna eta Abel Barriola, banakako txapelduna eta 4,1/2ko txapelduna
Gazteak: Jon eta Aitor Juaristi, Atanotarrak eta Lander Alberdi “Kaxka”, Asier Unanue “Goenatxo”
Partida bikaina hauek jokatutakoa.
Beteranoak: Jokin Etxaniz (Aspeko Kirol zuzendaria)– Juan Mari Juaristi (Atano XIII.a, pilota hautatzailea) , eta Javier Ansola (Floreagako pilota entrenatzailea eta bertako guraso eta aitona) – Inazio Errandonea (Aspeko teknikaria).
Hau guztia borobiltzeko Guraso Elkartekoen pintxoak izan ditugu. (Zer egingo genuke zuen lan isila gabe!).










Utzi erantzuna