Floreaga Ikastetxeak “Haur-masajeen teknika” ikasteko aukera
eskaini nahi dizue 0 eta 1 urte arteko umeak dituzuen gurasoei. Ikastetxeak berak antolatu duen ikastaroaren helburu nagusia aita-ama bakoitzak bere haurrari masajea ematen ikastea da.
Teknika honen bidez geure haurraren gorputzarekin eta emozioekin modu berezi eta sakon batean komunikatzeko aukera dugu. Ukimena haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako oso bitarteko garrantzitsu eta pisutsua da.
Irakaslea Nerea Mendizabal izango da. Bera Psikopedagogian lizentziatua da. Ikastaroa bost saiotan dago banatuta eta saio bakoitzaren iraupena bi ordukoa izango da.
Ikastaro honen helburuetako batzuk hauek dira:
- Ukimenaren eta ahotsaren bidez, haurren eta beraien zaintzaileen arteko maitasuna areagotzen laguntzea.
- Haur masajearen teknikak ikastea.
- Koliko eta idorreriak arintzeko teknikak ikastea.
Horrez gain, gurasoentzat interesgarriak diren zenbait gairi buruz hitz egiteko tartea ere izango da: loa, motrizitatea, negarra, elikadura …
NOIZ izango da: urtarrilaren 19an hasi eta otsailaren 16an bukatu.
TALDEAK: 8-10 umekoak, beraien gurasoekin, izango dira. Bi gurasoak etor daitezke.
ORDUA: 17:00etatik 19:00etara.
TOKIA: Floreagako Haur Eskola
PREZIOA: 85 €
Izena ikastetxeko idazkaritzan eman behar da urtarrilaren 8a baino lehen. Horretarako bertara azaldu, 943 85 30 43 telefonora deitu edota floreaga@floreaga.eus helbidera idatzi. Informazio gehiago nahi izanez gero bertan emango dizuete.









Utzi erantzuna