Abenduaren 20a, kanpoan hotza eta elurra barra-barra, Baztartxon, berriz, giroa bero.
Duela hogei urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Guztira hamar talde aritu dira, hauek aurkezten Yvet eta Imanol izan dira arduradunak.
Zumaiako txikien taldeak: “Olentzero begigorri” eta “Kalejira Belenen” Mª Eugenia Dovalen zuzendaritzapean.
Floreagako Ikastetxeko LH 2. mailakoak: “Kaixo Olentzero” eta “Merry Christmas everyone” Olatz Zabaletaren gidaritzapean
Bergarako Musika Eskolako haurrak: “Carol of the children” eta “Gloria in excelsis deo” Nagore Sanzen zuzendaritzapean.
Azpeitiko Antxieta txiki abesbatza: “Din, dan, don” eta “Suhar” Gloria Larramendiren zuzendaritzapean.
Azkoitiko Bizkargi abesbatza: “Gabon zuriak” eta “Gau erdian soinua” Maje Larrañagaren zuzendaritzapean.
Azpeitiko Antxieta abesbatza: “Urrundik” eta “Ana ta Joakin” Gloria Larramendiren zuzendaritzapean.
Zumaiako txikienen taldeak: “Izar bat zeruan dago” eta “Aleluia Jesus jaio da” Mª Eugenia Dovalen gidaritzapean.
Azkoitiko Parrokiko abesbatza: “Jesus Haurtxoa” eta “Belenen sortu zaigu!” Inazio Alberdiren zuzendaritzapean.
Azkoitiko Iraurgi abesbatza: “Mary´s boy child” eta “Cowboy Carol” Ainhoa Arrietaren zuzendaritzapean.
Floreaga Ikastetxeko Guraso taldea: “Chritmas is a comin” eta “Arin, arin kristauak” Maje Larrañagaren zuzendaritzapean.
Bukatzeko parte hartzaile guztiek Migel Mari Azpiazuren “Gabon gaba” abestu dute.









Utzi erantzuna