Gabon eguna koadrilan pasatzeko eguna baldin bada, Gabon egun ederra gaurkoa!
Gurean ohitura polita bihurtu da Gabon egunean kantari ateratzea herria alaitzeko asmoarekin. Goizeko bederatzietan elkartu gara 150 bat lagun inguru Balda plazan, handik San Jose egoitzara joan, bertakoei gosaria alaitu eta, ondoren, Santa Klara komentura mojentzat detaile bat izate aldera. Olentzero gainean genuela ibili gara auzoz auzo abesten eta gure trikiti doinuekin. Eguraldi txarra espero bagenuen ere, primerakoa izan da, euririk ez eta hego haizeak ederki lagundu digu gure kantuan.
Kalean gora eta behera ibili ondoren udaletxera joan gara abestera, Pleno aretoan hartu gaituzte bertako langile eta zinegotziek. Eta handik…, hamaiketakoa egitera (ordurako hamabiak baziren ere!).
Azken urteetan bezala ederki hartu gaituzte beraien elkartean Milak, Majek eta Aranak. Hamaiketako goxoa erabat berritutako elkartean. Mila esker!
Atseden momentua izateaz gain, azken txanparako berrindartzen gara. Hortik aurrera gabon kantak beste intonazio eta indar batekin ateratzen zaizkigu eta.
Ezin ditugu ahaztu goiza mariskadako biletak saltzen aritu diren gurasoak eta Jaiotzen lehiaketan irabazi duten gure ikasle-gurasoak.
Agindutako bideoa hurrengo egunetan jarriko dugu.
Gabon zoriontsuak pasa familian! eta opor egunez disfrutatu!
Utzi erantzuna