On Jose Miguel Núñez salestarra Azkoitian izango dugu bisitan aste honetako asteartetik ostegunera.
On Jose Miguel salestarren Mendebaleko Europako arduradun nagusia da, Erroman dagoen salestarren mundu mailako kontseiluko kidea da. Salestar apaiz hau Extremaduran jaio zen, Teologian irakaslea eta Andaluziako probintziala izan da.
Egun hauetan gure artean izango dugu, Erretore Nagusia den On Pascual Chávezen izenean bisita eginez Floreagako salestar komunitateari. Gainera, herriko hainbat pertsona eta erakunderekin hitz egiteko asmoa du.
Irailaren 16an, asteazkenean, On Bosco aretoan hitzaldi-elkarrizketa bat eskainiko du, arratsaldeko 7,30etan, eta edozein etor daiteke entzutera edo parte hartzera, nahi izanez gero. Elkarrizketaren ondoren, luntx bat izango da Floreaga eskolan, elkarrekin mokadu bat hartzeko aukera. Herritar guztiak gonbidaturik daude. Ongi etorri!!! on Jose Miguel.
Don José Miguel Núñez, salesiano Regional de Europa Oeste, miembro del Consejo General de la Congregación, visitará estos días la comunidad salesiana y la comunidad educativa de Floreaga. Entre otros actos, el miércoles 16, a las 7,30 de la tarde ofrecerá una conferencia – diálogo en el salón Don Bosco, a la que todos estáis invitados. A continuación tendremos un refrigerio y unos pinchos en el comedor de la escuela. Bien venido!!! Don José Miguel.
Utzi erantzuna