Haur Eskolako ikasle batzuk izan ziren ikasturteari hasiera ematen lehenak, irailaren 2an. Hala ere, gaurko honetan Floreagako kide guztiok jarri gara martxan.
Txikienen aurpegietan nabaritzen zen dena berria zela: tokia, andereñoak, beste haurrak … Denetarik ikusi dugu, malkoak, urduritasuna… poliki-poliki guztiok egokituko gara.
Lehen Hezkuntzakoak urteroko ohiturari jarraituz Urrategira igo dira. Eguraldiak ez die asko lagundu eta autobusez igo dira, beherakoan aldiz, oinez. Aurtengo honetan guraso eta amona batzuk lagundu diete lehen egunean eta goiz pasa polita igaro dute guztiek batera.
DBHkoek ere hasi dira, aurkezpenak izan dira gaurkoan eta bihartik aurrera denok lanera, bada ordua eta!
Hitzak eta argazkiak: Floreagako irakasleak
















Utzi erantzuna