Martxoaren 20an, igandean, ospatu du aurten Floreaga ikastetxeak bere zaindariaren jaia, San Jose festa, Floreagako Guraso elkartearen eguna. 11:00etako meza zuzendu du On Jose Antonio Prol, salestar zuzendariak, eta ondoren, txistu doinuaz eta dantzariez lagundurik, jende ugari goiko patiora joan da. Euskal dantzen erakustaldi bikaina ikusi dugu jarraian. Ondoren, LH4tik … [Read more...]
HH DANBORRADA
Urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatzen da. Festa handia bai Donostian, baita Azpeitian ere. Baina Floreagan izaten dugun danborradak ez du parekorik. Garai batean labadorarako jaboi-poteak izaten ziren danborrak, urte batzuk ondoren danbor berriak erosi ziren, kantinera eta abanderadentzat traje berriak. Neskentzat ere gonatxo urdinak egin ziren, baina … [Read more...]
SAN ANDRES DANBORRADA
HOOOOTZAAAAA!!! Ez zen nolanahikoa izan atzoko hotza, baina beti ere aurreko urteetako euria baino hobea. Hotzari aurre egiteko danborrada aurreko afaria izan zen lagungarri onena, bertako giroak danborradan ere jarraitu egin baitzuen. Urtero bezala bi taldek ordezkatu zuten Floreaga Ikastetxea: ikasle ohiak (baten batek "ikas lehoiak" dioen arren) eta gurasoak; azken … [Read more...]
SAN MARTIN EGUNA
Floreagan Azkoitiko ohiturak zaintzen ditugu. Aspaldiko ohitura dugu Azkoitian San Martin egunean kanpaiak jotzearena. Eguraldiak lagunduta San Martineraino abiatu dira txikienak. Zenbat kanpaikada jo ditu bakoitzak? Ba, batzuk hiru, beste batzuk lau, beste batzuk zazpi, beste batzuk... … [Read more...]












