EUSKARA BADUGU, BAGARA! Aurten ere iritsi da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero egin ohi dugun moduan, giro bikainean igaro dugu eguna. Goiza trikitilari, txistulari, dantzari eta bertsolariekin hasi dugu HH eta LHkook. Jarraian, HE eta HHkoak lan eta lan aritu dira goizean eta arratsaldean, berriz, asmakizunekin, abestiekin eta dantzekin gozatzeko … [Read more...]
Ondo pasau San Andresak!!!
San Andres eguna azkoitiarrentzat egun berezia da. Gure irakasleek herriko kultura eta tradizioak gogorarazi eta erakutsi nahi izan dizkigute. Horregatik, gaurkoan jaia eskolara ekarri digute: gelara, atarira… dena girotuta egon da! Txiki zein handi egun ederra pasa dugu! ONDO PASAU SAN ANDRESAK!!! … [Read more...]
Azaroaren 25a: komunitateak babesten gaitu
Azaroaren 25a dela eta, ikastetxean egun berezia ospatu dugu, DBH 4. mailako ikasleek mimo handiz prestatu dituztelarik “Egun On” bereziak. Gainontzeko ikasleek, tutoreekin tutoretza-saioetan, aurtengo gaia: “Komunitateak babesten gaitu” landu dute, mezuak idatziz, hala nola, “gustatzen zait zurekin egotea”, elkartasuna eta zaintza sustatuz. Ikastetxean dauden … [Read more...]
Aurten ere Eguzkilore martxan!
Kaixo, guztioi! Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eta guztiok gogotsu ari gara EUSKARAren alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan aurten DBH3 eta DBH4ko 60 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu. Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen … [Read more...]












