Ekainaren 22an Floreagako DBH4ko zortzi mutil eta euren hainbat guraso eta irakasle Arantzazura joan dira oinez, orain urte batzuk genuen ohitura berreskuratuz. Denera 23 pertsona. Esperientzia aberasgarria izan da. Covid19ak ezina ekarri zuen, eta ondorengo bi urtetan ez genuen lortu taldea osatzerik. Aurten, gazte eta guraso batzuen egoskorkeriari esker, berriro martxan … [Read more...]
BARRIA 2024
Aurten ere Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak Barrian hiru egun pasatzeko aukera izan dugu! Barriara iritsi aurretik, eta Gasteizko Florida parkean hamaiketakoa egin ondoren, Eusko Legebiltzarrean (LH4) eta Arkauten (LH3) egin genituen bisitak. Olarizuko parkeko zelaiak ere ezagutu genituen. Barrian elkar gehiago ezagutzeko, jolasteko, igerilekuan igeri … [Read more...]
SAGU TXIKI, SAGU MAITE!
Gaurkoan Bego Alabazan ipuin kontalariaren bisita izan dugu eta ikasturtea amaitzeko modu paregabea izan da. HHkook eta LH1-2kook sagutxoen laguntzarekin hiru ipuin dibertigarriz disfrutatu dugu. Gainera, sagutxoek gure laguntza behar izan dute ilargira iristiko, beste animaliei laguntzeko eta itsasontzia bere lekura eramateko. Oso ondo pasa dugu eta Begok esan digun moduan: … [Read more...]
AXKOITTIKO HITZEK
Maiatzaren 9an Axkoittiko hitzen jolasa martxan jarri genuen LHn. Astero bi hitz jarri ditugu lehenengo solairuko kortxoan eta ikasleek papertxo batean esanahia idatzita kaxa batean sartu behar zuten. 5 astetan zehar, gure herriko 10 hitzen esanahia idatzi beharra izan dute. Parte hartzaileak asko izan dira, eta denek ere ondo egin duten arren, ondoen egiten dutenak, Milene … [Read more...]












