Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia amaitu zen lehengo astean. 10 astez garatu den denboraldi honetan, astero-astero 57.000 lagun inguruk jokatu dute. Gure DBHko ikasleak ere aritu dira egunero euskaraz eta euskararekin jolasean. Bi kategorietan banatuta oso gustura aritu dira euren artean nork galdera gehiago asmatu. Orain jaso dituzte euren sariak. Bejondeizuela guztioi, … [Read more...]
Tanta urdinak!!!
Apirilak 2a, mundua urdintzeko eguna eta gu ere gure aletxoa jartzen ibili gara. Bakoitzak dituen ezaugarrien errespetuan lanean jarraituz, mundu ederrago bat sortzeko asmoz. Gaur, Autismoaren Nazioarteko egunean eta egunero! … [Read more...]
Planetaren ordua
Planetaren ordua, ingurumenaren alde mundu osoko milioika pertsonek bat egiten duten ekintza oso berezi bat da. Zehazki, aurten martxoaren 22an arratsaldeko 20:30etik 21:30era mundu osoko etxe, eraikin, monumentu eta kaleetako argiak itzalikodira, planeta zaintzeko konpromisoa erakusteko. Aurten, berrikuntza bezala, sare sozialen eta Planetaren Ordua webgunearen bidez krisi … [Read more...]
Ipuinak gozatuz
Gaur ikastetxean San Jose eguna ospatu dugu. Berrikuntza moduan, Guraso Elkarteko kideak txokolatada antolatu dute. Arratsaldean patio berdera jaitsi eta txokolatea eta opiltxoak banatu dizkigute eta patiora igo gara hauek dastatzera. Ondoren, ipuin lehiaketako sari banaketa izan dugu. Zorionak saridunei eta eskerrik asko antolatzaileei!! … [Read more...]












