Gaur goizean, goizeko 9:00etan, Donostira abiatu gara Reale Arena ezagutzera. Bertan, bideo bat ikusi eta Anoetako txoko guztiak bisitatzeko aukera izan dugu: aldagelak, jantokia, fisioterapia gela, trofeo erakustokia… Denetarik ikusi dugu! Ondoren, jolas dibertigarriak egin ditugu Anoetako polikiroldegian. Bazkaldu ostean, Aquariumera joan gara eta bertako arrain espezie … [Read more...]
Gelaz kanpo ere asko ikas daiteke, Igartubeiti horren adibide
LH6. mailakoak XVI. mendeko Igartubeiti baserrian izan gara gaur. Bertan, pelikula batean bezala, gure arbasoen bizimoduaren berri jaso dugu. Dolare baten inguruan eraikitako baserrian eguneroko bizimoduari buruzko xehetasunak ezagutu eta erabiltzen zituzten tresnak aurrez aurre ikusteko aukera izan dugu. Hala ere bereziena dolarea martxan ikustea eta bertan sortutako … [Read more...]
Aurten Lehen Hezkuntza osoan landuko dugu bertsolaritza
AURTEN LEHEN HEZKUNTZA OSOAN LANDUKO DUGU BERTSOLARITZA Euskal hiztunak goraka doaz baina hizkuntza galeran… lehenago denok genekizkien kantuak joan dira hegan ezintasunak sumatzen dira gure txikien hizkeran doinu, errima eta bertsoen tresna hor dugu aukeran ahozko jolas zaharra denak eragingo du euskeran! (Bertsozale Elkarteak proiektu berria aurkezteko … [Read more...]
Interneteko arriskuak adingabeentzat
Urriaren 7an, Azkoitiko Floreaga ikastetxeko DBH 1-2 eta LH 5-6 mailako ikasleek internetaren arriskuei eta horien prebentziorako gako nagusiei buruzko saio batean parte hartu zuten, Ertzaintzako kideen eskutik. Hitzaldiaren helburua izan zen gazteei sarearen erabilerarekin lotutako arriskuak ezagutaraztea eta segurtasunez jarduteko aholku praktikoak eskaintzea. Jarduera bi … [Read more...]












