Ohiturari jarraituz, herriko kaleak kantuz bete ditugu gaur goizean. Eskerrik asko guraso, ikasle, irakasle eta guregana hurbildu zareten guztioi! … [Read more...]
Eskerrik asko, Axun eta Fatima
Lau hamarkada baino gehiago umeekin lanean jardun ondoren "haur txikienen" bidelagun eta erreferente izanez, barre eta negar artean, erretiroa hartzeko garaia iritsi zaie Fatima eta Axuni. Gozatu ditzatela hurrengo urteak euren etxeko eta gertukoekin, baina ez daitezela gutaz ahaztu, guk beti gure bihotzetan izango ditugulako. Eskerrik asko eman eta egindako … [Read more...]
EKARRIKO EKARRIKO!!!
Atzo Olentzero etorri zen eta gaur Hiru Errege Magoen bisita izan dugu. HE, HH eta LHko ikasle batzuk On Bosko aretoan elkartu gara, urteko egun berezienetako bat ospatzeko asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar txundituta geratu dira gure bertso eta dantzekin. Postal eta bertso lehiaketako sariak ere banatu dira. Ondoren, gutunak eman dizkiegu eta beraiek oparitxo bat eman … [Read more...]
OLENTZERO IRITSI DA!!!
Iritsi dira Gabonak eta horrekin batera bisita bereziak. Gaur arratsaldeko 15.00etan, Olentzero etorri zaigu umeen eskari eta desioak jasotzera. Zintzoak izan al zarete galdetzean, inongo zalantzarik gabe, “oso oso, osooooo zintzo” ibili direla erantzun dute. Eskerrik asko Olentzero guregana etortzeagatik. … [Read more...]












