Ohiturari jarraituz, gaur goizean herriko kaleak kantuz bete ditugu, nahiz eta eguraldiak ez duen lagundu eta euriak gurekin bat egin duen. Eskerrik beroenak guraso, ikasle, irakasle eta guregana hurbildu zareten guztioi, zuen irribarreek eguzkia ekarri baitute egun euritsu honetan! … [Read more...]
Ekarrikoooo!!!
Atzo Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eta gaur Hiru Errege Magoak izan ditugu gurean. HE, HH eta LHko ikasle batzuk On Bosko aretoan elkartu gara, urteko egun berezienetako bat ospatzeko asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar gustura geratu dira gure bertso eta dantzekin. Postal eta bertso lehiaketako sariak ere banatu dira. Ondoren, gutunak eman dizkiegu eta beraiek … [Read more...]
Olentzero eta Mari Domingi etorri dira!
Iritsi dira Gabonak eta horrekin batera bisita bereziak. Urteroko ohiturari jarraituz Olentzero etorri zaigu bisitan, baina aurten Mari Domingi ere gerturatu zaigu. Opariz beteta etorri dira, a ze jostailu politak ekarri dizkigutenak! Zintzoak izan al zarete galdetzean, inongo zalantzarik gabe, “oso oso, osooooo zintzo” ibili direla erantzun dute. Eskerrik asko Olentzero … [Read more...]
Paiporta
Hilabete pasa igaro da Valentziako uholde ikaragarriak sortu zuen sarraskiak guztioi bihotza hunkitu zigunetik eta oraindik gertatutakoaren arrastoak gugan jarraitzen du. Hasiera hasieratik genuen ikastetxean zerbait egiteko gogoa eta, hara nola, gure eskuetara egitasmo polit bat iritsi zitzaigun: izarrak margotzea Paiportako toki kaltetuenetako batean jartzeko, nolabaiteko … [Read more...]












