Aurtengo honetan ere ospatu dugu Euskararen Eguna. Fresko samar egin zuen arren, goizean goizetik hasi ginen giroa musikaz berotzen. Ez ziren falta izan bertsolariak, txistulariak, atabalak, dantzariak… Zein baino zein dotoreago! Eta bai ederki abestu zutela LH eta HH-koek: “…dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz, herri bat osaturik EUSKARAZ NAHI DUGU BIZI…” LH-koek … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNA
Datorren asteartean, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna izanik, hainbat ekintza burutuko ditugu egun berezi hau ospatzeko. Testu honen helburua ekintzei buruz informazioa helarazteaz gain, zuek bertara gonbidatzea da. Goizeko 9etan, patio berdean, Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideek irakurriko digute “Egun onak” eta ondoren, bertsoak eta euskal dantzak … [Read more...]
DANTZARI TXIKI EGUNA
Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du Dantzari Txikia ekimena urtero. Bertan Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte. Goizeko hamaiketan elkartu eta ordu biak bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Egunari amaiera emateko, 13:00an talde … [Read more...]
LIBURU EGUNA
Datorren apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatuko da. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen egun hori liburuaren nazioarteko eguna. Beraz, nahiko ospakizun berria da. Zergatik aukeratu zen egun hori? Egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare (ingelesa) eta Cervantes (espainiarra). Biak egun berean eta urte berean hil zirela uste zuten, 1616ko apirilaren 23an, … [Read more...]











