Azaroaren 26n, danborrada eguna izan zen Azkoitian, egun handia. Aurten ere Floreagatik bi talde atera ziren, gurasoen eta ikasle ohien taldeak. Azkeneko urteetan eduki ez zen normalitatea berriz ere berreskuratu ondoren, eta eguraldia lagun zutela, gau polit bat igarotzeko aukera izan zuten gure kideek, danbor soinuak herri osoan zabalduz. Aurtengoa berezia izan zen. … [Read more...]
DANBORRADA 2021
Pasa dira bi urte azkeneko aldiz atera ginenetik, baina aurten, nahiz eta azkeneko momentuan erabaki, Azkoitiko danborrada ospatu ahal izan dugu. Ikastetxearen izenean bi talde izan dira atera direnak: guraso taldea eta ikasle ohien taldea. Aurtengoa desberdina izan arren, herria danbor soinuekin alaitzeko aukera izan dugu. Ea datorren urtean musukurik gabe … [Read more...]
SAN SEBASTIAN EGUNA
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Floreagako Haur Hezkuntzako umeek Danborrada jo dute. Aurten ez dugu goiko patioko danborradarik izan, guraso eta aiton-amonen aurrean,… Covid19a dela eta, taldeak bananduta egon dira danborra jotzen. Hala ere Sarriegiren musika ondo lagundu dugu danbor hotsez … Ea datorren urtean festa handiagoa egin dezakegun!! … [Read more...]
DANBORRADA 2020
Aurten ere, 2 urtekoek eta Haur Hezkuntzako haurrek, danborrada zoragarria eskaini digute.Nahiz eta eguraldi hotza arratsaldeko lau eta erdietarako denak zeuden elkartuta On Bosco frontoian eta bostak bitartean beraien guraso, aiton-amonak… aurrean danborrak astinduz.Eskerrik asko zuen txaloengatik eta ikuskizun hau gustukoa izango zelakoan, datorren ikasturtera arte. … [Read more...]












