Aurten ere HH 5 urteko haurrak Loiolan izan ziren Igarabideko errota eta Ingurugiro etxea ikusten. Bertan, "xaguxatar" parkean jolasteko aukera ere izan zuten. Aipatzekoa da beraien aurpegietan nabaritzen zen ilusioa, urduritasuna eta egon ezina. Eguraldiak lagundu zigun eta dena primeran joan zen. Hitzak eta argazkiak: Maje eta Lurdes … [Read more...]
KANTU TAILERRA
Urteak dira, 15 egunean behin, LHko 3.mailatik aurrerako ikasleok antzokian elkartzen garela. Antzokian Zezilio izaten dugu zain, bere gitarrarekin, eta euskal kantu zahar eta modernoak abesten aritzen gara. Maiatzaren 31n ikasturte honetako kantu tailerraren azken saioa izango dugu. Egun horretan talde bakoitzak aukeratutako abestia abestu beharko du. Ea nola ateratzen … [Read more...]
BERTSO JAIALDIA
XXX. Kultur Jardunaldien barruan, Bertso jaialdi berezi bat antolatu da Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Aurten Maxixatzenekin elkarlanean antolatu da. Hau izango da aurtengo 2. saioa. Maiatzak 17, Floreagako On Bosco aretoan, 22:00etan. Sarrerak Floreagako idazkaritzan lortu daitezke, dohainekoak dira. … [Read more...]
BERTSOTAN SERIO ETA FIN… ETA BATEZ ERE GOZATUZ
Zer moduz atera zen jaialdia? Galdera hauxe izan zen nagusi maiatzaren 8an, Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasle askok bai baitzekiten bezperan, 7an, 3. zikloko ikasleak Gu ere bertsotan programaren baitan jaialdia eskaini behar genuela Baztartxon. Eta hauxe izan zen parte hartu genuenon eta ikusle gehienen erantzuna. Mundiala! Egia esan oso ondo atera zitzaigun emanaldia. … [Read more...]



