Aurtengo ikasturtean EA 21 egitasmoaren barne "AZTARNA EKOLOGIKOA" izango dugu aztergai. Zer da aztarna ekologikoa? "Bizi-maila jakin bat emateko behar ditugun BALIABIDEAK ekoizteko eta sortutako HONDAKINAK asimilatzeko behar de LUR AZALERA." Honako bideo hau lagungarria izan daiteke errazago ulertzeko "aztarna ekologikoa" kontzeptua. Ikastetxeko "Txoko Berdea" … [Read more...]
UZTA JASOTZEN
Uztailean eta abuztuan ikastetxea itxi eta ikasle guztiak oporretara joan zirenean, ALAI BATZAko begiraleei esker UZTAILA JOLASEAN zeuden haurrak egin ziren baratzaren kargu. Abuztuan bertan geratu ziren salestarrei eta Maria Arenas irakaslearen lanari esker eutsi genion. Irailean berriro ere LANEAN gabiltza eta udan mantenu egokia izan genuenez UZTA bikaina … [Read more...]
EMAN ZURE PLATERA-DONA TU PLATO
Bihar, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela-eta, Askora catering enpresak Cáritas erakundearekin batera, «Eman zure platera» kanpaina jarri du martxan (www.emanzureplatera.com). «Eman zure platera» kanpaina sare sozialetan oinarrituta dago, eta jateko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek bizi duten egoera larriaren inguruan kontzientziatzea … [Read more...]
HONDAKINAK 2012-2013 ikasturtea
“Hondakinak” landu genituen aurreko ikasturtean EA 21 egitasmoaren barne. Ikasturtean zehar eginiko lanekin txosten bat argitaratzen du Azkoitiko Udalak. Guk, Txoko berdean zintzilikatu dugu guztiak izan dezaten aukera gure lana ezagutzeko. Udaletxean gure proposamenak eta eskaerak Alkateari luzatu ondoren, honako hau izan da bere erantzuna. … [Read more...]












